XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bereizirik utzi ditugu goian liburuan zehar solte agertzen diren zenbait bertso. Horiek, baina, ez dira besterik gabe hariarekin inongo loturarik ez dutenak. Datorrena iragarriz kapitulu hasieretan batzuetan eta momentuko gertaera laburtuaz bestetan, gerraren inguruko bertsoak dira. Hain zuzen ere bereizi eta loturarik gabeko diruditen bertso horiexek dira, kontaketaren haria daramatenak.
Bertso horiek ez dira solteak, Barbierek aurrez argitaraturik zuen sorta bateko bertsoak dira. Gerla Handiko kantuak
izeneko bertsoak argitaratu zituen Ibarnegarai diputatu soldaduari eta soldadu euskaldunei eskainirik
Bertan jartzen duenez 1920ko urtarrilean idatzi zituen bertsook, ez dakigu 1926a baino lehen argitaratu zituen. Berauetan, 1914ko abuztuaren bian kanpai hotsek gerrarako deia iragarri zutenetik 1918ko San Martin egunera bitarteko gertaerak biltzen dira. Gerraren laburpen gisa ere balio dutelakoan, irakurlea aurrez koka dadin, eta nobelan zehar datozen bertsoak bere osoan irakurri ahal izan ditzan, nobelaren hasieraren aurretik jarri ditugu bertso horiek
Bertso horiez gainera, guk jakin ahal izan dugunez, beste batzuek ere aurrez argitaraturik zituen Barbierek. Guztiak aurkitzerik izan ez badugu ere
Udazkenari buruzko bertsoak, esate baterako, 1912an Donibane Garaziko sariketan irabazle gertatu zirenak dira Doniane Garaziko bestan, neurtiz gudua
izenburuarekin. Hirurak dira udazkenari buruzko bertsoak. Bigarren eta hirugarren sariak Joanes Garaztarra (poeta honen eta gure pertsonaiaren arteko erlazioaz goratxoago mintzatu gara) eta Pierre Dibarrart Baigorrikoak jaso zituzten.